• Hasiera
  • Inicio
  • Nor gara?
    • Nondik gatoz?
    • Nora goaz?
  • ¿Quiénes somos?
    • ¿De dónde venimos?
    • ¿A dónde vamos?
  • Argitalpenak
  • Publicaciones
  • Harremanak
  • Contacto
  • Nola parte hartu
    • Parte hartze aktiboa
    • Laguntzailea
  • Ekotopaketak
  • Ekotopaketak.
  • Hasiera
  • Inicio
  • Nor gara?
    • Nondik gatoz?
    • Nora goaz?
  • ¿Quiénes somos?
    • ¿De dónde venimos?
    • ¿A dónde vamos?
  • Argitalpenak
  • Publicaciones
  • Harremanak
  • Contacto
  • Nola parte hartu
    • Parte hartze aktiboa
    • Laguntzailea
  • Ekotopaketak
  • Ekotopaketak.
JAUZI EKOSOZIALA
  • Hasiera
  • Inicio
  • Nor gara?
    • Nondik gatoz?
    • Nora goaz?
  • ¿Quiénes somos?
    • ¿De dónde venimos?
    • ¿A dónde vamos?
  • Argitalpenak
  • Publicaciones
  • Harremanak
  • Contacto
  • Nola parte hartu
    • Parte hartze aktiboa
    • Laguntzailea
  • Ekotopaketak
  • Ekotopaketak.
Back to Blog

II. Ekotopaketak Arrasaten martxoaren 28an eta 29an

27/1/2025

 
Ekologismo berriaren elkargune izateaz gain eskaintza zabalaz gozatzeko aukera emango du, besteak beste, hitzaldiekin, kultur ekitaldiekin eta solasaldiekin.

2022an antolatu ziren Euskal Herriko I. Ekotopaketak, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Bertan, Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanako bildu ziren, lurraldean ekologismo berriaren tresna bat sortzeko helburuarekin. Hemen sortu zen Jauzi Ekosoziala. Aurreko asteburuan, berriz ere, Sastrakan bildu ziren Jauzi Ekosozialeko kideak, asanblada orokorra aurrera eramateko, eta bertan II. Ekotopaketak aurkeztu zituzten.
Duela bi urte gauzatutako Ekotopaketek eragile ekologista berria sortzeko, indartzeko eta Euskal Herriko beste hainbat eragilerekin saretzeko balio izan bazuten, oraingoan, ekologismo berria hedatzen jarraituko dutela adierazi dute, aldaketa posible egiteko aurrerapausoak emanez. Elkarguneen garrantzia azpimarratzen dute, hauek funtzio garrantzitsua baitute, besteak beste, hausnartzeko, antolatzeko eta saretzeko.
Hau horrela, gonbidapena luzatzen dute martxoaren 28an eta 29an Arrasatera gerturatzera, “Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko” lelopean.
izen-ematea
Post by @[email protected]
View on Mastodon
1 Comentario
Más información
Back to Blog

MugiEKOrtasuna hobeto bizitzeko!

14/1/2025

 

Zergatik eraldatu garraio eredua?

Trantsizio ekosoziala nahitaezkoa izango da etorkizunean hobeto bizitzeko. Horra bidean, ezinbestekoa da garraioaren sektorea goitik behera eraldatzea, izan ere sektore hau da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petroleo kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean, garraioan ia hirukoiztu egin dira 90eko hamarkadatik hona. 1987an garraioak 726 kto energia kontsumitzen zituen, 2023an, berriz, 2133 kto. Denbora tarte berean industrian 2450 kto.etik 1500era pasa da.
​Azken urteetako norabidea alatzeko eta mugiekortasun jasangarria bultzatzeko hemen ditugu hiru eraldaketa esparru eta zenbait neurri.

Hiru eraldaketa esparru Mugikortasuna bultzatzeko!

1. Garraio publikoa

​Co2 isurien erantzule nagusia den garraio pribatua garraio modu kolektiboengatik ordezkatzeak, aldaketa esanguratsua suposatzen du gure garraio ereduan. Horregatik garraio publikoa merkeagoa, eskuragarriahgoa eta erakargarragoa izan behar da, herritarrok garraio modu nagusi bezala erabili dezagun.
Hemen gure proposamenak:

     1.  Prezioak merketu
  • Txartel bakarreko garraio publiko multimodala
  • Doako transbordoak

     2.  Zerbitzua hobetu
  • Maiztasunak eta ibilbideak handitu
  • Isolatuago dauden lekuetan zerbitzuak indartu
  • Autobusentzako errailak sortu

2. Errepide azpiegiturak

​Autobide berri bakoitzak trafikoaren gorakada dakar ekosistemetan kalte nabarmenak eragiteaz gain. Autobide berrien eraikuntzara bideratutako inbertsio erraldoi bakoitza garraio publikora bideratzen ez den inbertsioa da.
Hemen gure proposamenak:
  1. Autobideetara bideratuko litzatekeen inbertsioa garraio publikoa hobetzera bideratu.
  2. Dagoeneko eraikita dauden azpiegituretan garraio pubikoari lehentasuna eman eta oinezko zein biziklentzako espazioa berreskuratu.

3. Hirigintza eredua

​Nolako hirigintza halako bizitzak. Gure hirien antolaketak zuzenean eragiten du gure bizitzetan eta mugikortasun ohituretan. Horregatik auto pribatua erdigiunean duen hirigintza eredu honekin bukatu eta hiria hiritatrrentzat berreskuratu behar da.
Hemen gure proposamenak:
  1. Autoek hirian hartzen duten espazioa murriztu bedeguneen eta oinezkoentzako bideen    mesedetan.
  • Mugikortasun aktiboa bultzatu: bizikletak, oinezkoak…

      2. Joan etorrien kopuru eta distantziak murriztuko dituen hirigintza eredua bultzatzea.
  • Auzo funtzionalak sortu.
  • Zerbitzuak auzoetara bideratu.
  • Zentro komertzial eta txalet urbanizazio gehagorik ez.
  • Etxebizitza eskubidea bermatu.
0 Comentarios
Más información
Back to Blog

UDAKO EKINTZAK 2024

20/10/2024

 

Jauzi Ekosoziala x Mejillon Tigre

Hemen duzue Mejillon Tigrek kolektiboak sortutako poemarekin batera Donostiako Alde Zaharreko kaleetan grabatutako bideoa. Turista turismofoboaren ideiaren eskutik, poemak dakigunaren eta egiten dugunaren arteko arrakala gure begien aurrean jartzen du.

Aizarnazabalgo olatu parkea

Aizarnazabalgo olatu parkea gehiegikeriaren gizartearen erakusle da, gutxi batzuen desira asetzeko lurraldea suntsitu baita. Pertsona guztiok bizitza duin eta desiragarriak bizi ahal izateko nahikotasuna aldarrikatzen dugu.

Jet pribatuen ikuskatzea

Foto

Jet pribatuen aurkako bizikleta martxa

Foto

​Aurtengo udan "Krisi ekosoziala ez doa oporretan" lelopean burututako kanpainaren harira, bizikleta martxa bat deitu dugu irailaren 14ean Sondikako aerodromora, jet pribatuen erabilera salatzeko
Argi dugu garraio hau gutxiengo aberats baten pribilegio neurrigabea baino ez dela. Boteretsuenek existitzen den garraiobiderik kutsakorrena, eta hortaz, ingurumenean inpaktu handiena sortzen duena, erabiltzen dute, hain zuzen ere, erregistratu diren tenperatura beroenak izan ditugun garai honetan.

Kruzeroen aurkako ekintza

Foto
Foto
.Gizarteak inoiz ezagutu duen krisi ekosozial larriena bizi dugun garai honetan, gure txokoak turismoaren meseedetara saldu direla salatzeko Ereagan kruzeroen aurka egindako ekintza.

Homo luxurius


Kapitalismoak udara ez amargatzeko ondorio ekosozialak

0 Comentarios
Más información
Back to Blog

Jauzi Ekosoziala X Mejillon Tigre

19/7/2024

 
Zer gertatzen da herriak eta auzoak turistaz betetzen zaizkigunean? Eta are gehiago, zer gertatzen da gu garenean besteen herri eta auzoak masifikatzen  ditugunak?

Joko bikoitz horretan bizi gara gaur, ez zaigu gustatzen turismorako eta turistentzat diseinatutako herrietan biziztea baina gu ere bagara eredu horren parte. Uda, oporrak eta zoriona neurrigabeko kontsumoarekin identifikatzen dira, sistemak desirak proposatu, eta horiek behar faltsu bihurtzen ditu. Horrela, marketingak xahutze-bizitza luxuzko bizitza gisa saltzen digu, bizimodu idealaren eta zorionaren iturri gisa aurkeztuz.


Desira edo nahi horien aurrean beharren definizio eta asetzeak nahikotasunaren eskutik joan behar du. Nahikotasuna ez da austeritatea, ariketa konszientea baizik. Goitik behera ezarritako "beharrak" egiturazko arazoa dira eta guk ere neurrigabeko kontsumoak ditugu. 

Nahikotasunak, beharrezkoa dena (eta ez gehiago) kontsumitzean datza, gizakien arteko eta naturarenganako osagarritasuna eta bizikidetza errespetatuz. Helburu apalak bilatzen badira, erraza da oparotasunean bizitzea. Ondorioz, oinarrizko beharrak identifikatu behar dira, eta horiek asetzeko sistemak aldatu, gutxiago eta hobeto kontsumitzeko.

Hemen duzue Mejillon Tigrte kolektiboak sortutako poemarekin batera Donostiako Alde Zaharreko kaleetan grabatutako bideoa. Turista turismofoboaren ideiaren eskutik, poemak dakigunaren eta egiten dugunaren arteko arrakala gure begien aurrean jartzen du.
0 Comentarios
Más información
Back to Blog

EBZ honen aurrean alternatiba integralak!

13/6/2024

 
Iristear da Bilbon emisio baxuko zonaldea (EBZ) indarrean jarriko duten eguna; ekainaren 15ean hain zuzen ere. Europako zenbait hirietan ezarri den neurri hau Europar Batasunaren jarraibideak jarraituz, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko 7/2021 Legeari erantzuten dio.

Helburua berotegi-efektuko gasak eta erregai fosila erabiltzen duten ibilgailu motordunen gas eta partikula kutsatzaile emisioak murriztea da. Hau horrela, irizpide jakin batzuk betetzen dituzten autoek baino ezingo dute sartu Bilbo erdigunean, eta legea betetzen ez dutenek isuna jasoko dute.
Foto
Neurria eskasa da, azken batean, berriz ere, langile klasea baita ondorioak pairatuko dituena. Auto zaharrenak dituztenak dira emisio gutxiko eremuan sartu ezingo dutenak; baita sarrera ahalbidetzen duten autoak erosteko baliabide gutxien dituztenak ere. Beraz, hirietara autoak sartzearen aukera eta “erosotasuna”, herritar sektore ahaldunen pribilegio baino ez da bilakatuko.

Larrialdi klimatikoaren problematikari aurre egiteko, ezinbestekoa da berotegiefektuko gas emisioak murriztea, noski, baina konponbideak egiturazkoa izan behar dira. Aipatutako neurria ez da nahikoa bere baitan, eta diru-sarrera baxuak dituzten herritarren zama baino ez du bilakatuko.

Neurria ekitatiboa izan dadin, beste baliabide batzuk erraztea funtsezkoa da, besteak beste, garraio publikoa bermatzea eta auto pribatuaren erabileraren alternatibak sustatzea. Hiri-eredu bizigarriak eraikitzeko logika ez da gutxi batzuek ordaindu ditzaketen autoak erostera bultzatzea, baizik eta auto pribatuaren erabilera murriztea eta espazio publikoa herritarrontzat berreskuratzea.

Horren harira, hirigintza politikei dagokionez, administrazioek neurri jasangarri horiek hirietako bazter guztietara helarazi beharko lituzkete. Izan ere, emisio baxuko zonaldeak hirietako zonalderik aberatsenetan, denden guneetan edota enpresa handien egoitzen inguruan kokatu ohi dira. Beraz, alde horretatik ere, auzo desberdinen azpiegituren artean oreka mantendu beharko litzateke.

Nola liteke EBZ indarrean sartzen den aldi berean subflubialaren proiektuak aurrera jarraitzea? Ez al da paradoxikoa lehenengoaren helburua, antza, berotegi-efektuko gas emisioak murriztea den bitartean, bigarrenaren helburua auto pribatuen zirkulazio masibo eta jasanezina gehiago erraztea?

Bistakoa da neurri bakar batek ez duela zentzurik gainontzekoan aldaketarik ez badago. Emisioen arazoari aurre egiteko, funtsezkoa da EBZren politikak klaseikuspegi integral batetik abiatzea. Bakarrik langile klasea eztabaidaren parte bilakatuz lortuko da hiri eredu jasankor eta inklusiboak eraikitzea. Arrazoi horiengatik, Jauzi Ekosozialako kideak EBZ eredu hauen aurka aurkezten gara, eta deialdia egiten dugu ekainaren 13an Bilbon burutuko den mobilizaziora gerturatzeko.
0 Comentarios
Más información
Back to Blog

Krisi ekosoziala ez doa oporretan!

29/5/2024

 
Zeintzuk dira bizitzeko ditugun beharrizanak? Eta zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Galdera horiei erantzutea ezinbestekoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.

Gaurko sistemak ez die ematen benetako beharrizanei eman beharreko erantzuna; horren ordez, desirak proposatu, eta horiek behar faltsu bihurtzen ditu. Horretarako, sistemak etengabeko kontsumo neurrigabera deitzen duen publizitateaz baliatzen da, sare sozialen eta telebistaren eta zinemaren bidez, besteak beste. Horrela, xahutze-bizitza luxuzko bizitza gisa saltzen digute, bizimodu idealaren eta zorionaren iturri gisa aurkeztuz.
Foto
Luxuaren, xahutzearen eta zoriontasunaren artean artifizialki sortutako lotura hori nabariagoa da oporretan, eta agian are nabariagoa udako oporretan. Urte osoa lanean eman ondoren, gure momentua heldu dela sentitzen dugu, amestu ditugun oporretako egun horiek merezi ditugula. Lan prekarioen eta gaixotzen gaituen abiaduraren aurrean deskantsatzeko eskubidea dugu. Halere, ez da zilegi oporrak prestatze aldera udako armairu aldaketa arropa-arinez egitea edota munduko beste puntan pultserita bidez neurrigabe kontsumitzea, gizarteak tresnak (hegazkin-bidaia merkeak edo udako kredituak) gure esku jartzen baditu ere. Planetari aukera horiek arpilatzen dizkiogu, etorkizuna hipotekatuz. Horregatik, alde batetik, jet pribatuak desagertu behar dira, baina gainerako hegazkin bidai kopuruak ere behera egin behar du. Ezin dira errepikatu, adibidez, iaz Loiuko aireportuak 6,33 milioi bidaiarirekin lortu zituen errekorrak.

Uda, oporrak eta zoriona neurrigabeko kontsumoarekin identifikatzen dira, baina bizitzak mugak ditu, eta xahutzea bizitza ideala ez balitz, denbora gehiago izango genuke benetako bizitzak eta bizitza guztiek bizi ahal izateko. Gaur egun daukagun ezagutzarekin, mugak onartu eta birbanatu besterik ez dugu egin behar.

Horregatik, kanpaina honetan, luxua salatzen dugu, bizitzaren kontra doana, eta pertsona guztiok bizitza duin eta desiragarriak bizi ahal izateko nahikotasuna aldarrikatzen dugu.


Luxuaren Salaketa 

Nahiz eta desparekotasuna pairatzen duten herrialdek kutsadura- eta indarkeria-maila handiagoak eta osasun-datu okerragoak izateko joera duten (Wilkingson eta Pickett, 2024), egun, mendebaldeko gizarteetan desberdinkeriaren ezabaketa ez da lehentasuna. Munduko biztanleriaren % 1 aberatsenak 2/3 pobreenek adina igortzen du (Oxfam, 2023). Egiaztatu dute ere, BPG antzekoa duten herrialdeetan desberdintasun ekonomiko handiagoa dutenek BEG gehiago isurtzen dutela berdintasun handiagoa dutenek baino. Ezberdintasunak kontsumismoa ere areagotzen du. Wilkingson eta Pickettek (2024) ohartarazi dute ikerketek erakusten dutela gizarte desparekoetan bizi diren pertsonek gehiago gastatzen dutela estatusa igotzeko ondasunetan.

Herrialde batek zenbat eta garapen handiagoa izan, orduan eta energia-aztarna handiagoak ditu ezkutuan. Herrialde aberatsenek %18,5 baino gehiago kontsumitzen dute lurraldetik (kontabilitatetik) kanpo (Akizu-Gardoki et al., 2021). Euskal autonomia-erkidegoan, energia kontsumo guztizkoaren %22 zeharkako kontsumo ezkutua da. Hau da, herrialde aberatsenen artean gaude. Honek kontsumo ereduari erantzuten dio, ondasun eta zerbitzuetan sartutako zeharkako energia lehen mailako energiaren guztizko kontsumoaren % 75 baita (Villamor et al., 2022).

Energia kontsumo horrek nabarmentzen du gure gizartean kultura fosila egiturazkoa dela. Ia ikusezina kapitalalismoaren inpaktuak kanporatzeko joera dela eta, baina pirinioak elurrez beteta egotea albiste izateak argi uzten du eraginak bertan pairatzen ditugula ere. Gure kontsumo ereduari loturiko kutsadura atmosferikoak gure lurraldea eraldatzeaz gain, bizitza xumeagoa duten herrialdeak eraldatzen ditu ere. Izan ere, Hego Globaleko herrialdeek karbonoaren ekonomiak eragindako kostu guztien 2/3-3/4 artean jasango dituzte (DARA, 2013). IPCC (2022) txostenak erakuzten duenez, 2010etik 2020ra uholdeek, lehorteek eta ekaitzek eragindako heriotzak 15 handiagoak ziren klima-urrakortasun handieneko eskualdeetan, klima-urrakortasun txikieneko eskualdeetan baino. Errefuxiatu asko zaurgarriagoak diren eta klima-larrialdiaren ondorioetara egokitzeko zailtasunak dituzten herrialdeetatik datoz. Kutsadura atmosferiko orokortuari opor garaian kutsadura kulturala gehitzen zaio, lurraldeak eta gizarteak eraldatuz. Gure gastronomiari gertatu zaion legez, kanpotarrentzako produktuak sortzean bertakoen izaera disolbatzen da. Ze aldaketa eragiten ari ote gara ezagutzen ez dugun kultura batengana turistalez hurbiltzen garenean? Halere, turismoa garapenarekin lotzen da, ekonomia elikatzen baitu.

Garapenaren mandatu orokorraren adierazle nagusietako bat BPG da. Herrialdeen arteko ranking garrantzitsuenak zehazten dituen adierazle izarra. Adierazle ekonomiko hori sektore "ekonomikoei" soilik lotuta dagoela dirudien arren, hala nola Estatuko aurrekontuei, merkatuen analisiari eta abarri, ondorioak ditu gainerako sektore guztietan. PBGak adierazten duen garapen ekonomikoak ez du beti ongizatea suposatzen, birbanaketan dago gakoa. Desberdintasun-tasa txikiak dituzten herrialdeetan bizitzeak berekin dakar osasun osoarekin bizitako urte kopuru handiagoa, osasun mental hobea, hilketa-tasa txikiagoak eta espetxeratze-tasa txikiagoak. Costanzak (2023) eta Hickelek (2022) ohartarazi dute ingurumenaren beharra dagoela hazkunde ekonomikoa mugatzeko eta, horren ordez, iraunkortasuna eta ongizatea lehenesteko.

Gaur egun normaltzat ditugun behar faltsuak, ez dira behartzat ulertu duela gutxira arte. Saldu nahi diguten bizimodua etengabeko kontsumoarena da; itxurazko luxuzko bizitzak dira, arropa merke eta etxera dakarten janari lasterrez apaindurikoak. Behar horiek asetzeak, ordea, ez du luxuaren pareko den ezer sortzen: planeta suntsitu, han eta hemen langileak esplotatu eta momentuko zoriontasun faltsua besterik ez du eskaintzen. Bataz besteko emantzipazio adina 30 urtetan duen gizartea, edota zaintza lanen pribatizazioan sakontzen duen gizarte ereduan munduko beste puntara bidaiatzeko aukera izatea ez da bizitza on bat edukitzea. 

Turismoaren arazo larrienetarikoa gentrifikazioa da. Bertakoak euren jaioterreietan edo auzoetan bizitzeko aukerak desagertarazten dituen fenomeno soziokulturala Airbnb bezalako enpresak baino haratago doa. Bertako zerbitzu eta denden desagerpena tokian tokiko ehuna deuseztatzen du auzoak parke tematiko bihurtuz.  Hotelen kontzentrazioa, edota urbanizazio eta 2.etxebizitzek ere, udan ura bezalako ondasunen kontsumoa igotzen dute. Krisi klimatikoa egiazkotzat badugu, lurraren gainokupazioak dakarren ondasunen kudeaketa ezin daiteke BPGren menpeko adierazleekin egin. Gainera, BPG igotzen duen inpaktu ekonomikoaz gain, badakigu gurutzaontzietako edo makrokontzertuetako ingurumen eta inpaktu soziala? Onargarria da golf zelaiak edonola ureztatzea, edota hotelen ur kontsumoa ez murriztea lehortea dagoenean? Gehiengoak lehenesteak pistina pribatuak hustuko lituzke, baina komunitarioak mantendu. Badago zer eginik itsasuntziz ura ekarri baino lehen. Badugu zer aldatu betiko dendak eta oinarrizko zerbitzuak desagertu ez daitezen; baita irakasle, mediku, erizain edota sorosleak kanporatzen dituen alokairu eta zerga neurrigabeen aurrean ere, ez elikatu prekarizazioa bisitatzen dugun tokietan.

Bizitza ona da norberaren zein kolektiboaren oinarrizko beharrizanak betetzen dituena; zaintza sistema publikoa, bizitza proiektu duinak, hilabete bukaerara iristeko kezka eza eta planeta suntsitzen ez duena. Zer ikusi gutxi du horrek guztiak saldu nahi diguten bizimoduarekin. Kontsumo azkarrean, esplotazioan eta xahuketan oinarritzen den sistemak planetaren zein gizartearen degradazioa sortzen baitu soilik. 

Bizitza on horrek behar duen egitura aldaketa martxan jartzeko ezberdintasunen ezabaketa funtsezkoa da. Gizartea ez da sentituko ahalegin kolektibo baten partaide, hari ihes egiten dion jendea dagoela sentitzen duen bitartean. Horregatik da hain garrantzitsua aberatsen portaera eta bizimodu jasanezin horiek mugatzea, bizi-baldintza kolektiboez hitz egin ahal izateko. Nork utziko du kotxe pribatua jet pribatuak dauden bitartean?

Gobernuek antolaketa kolektiboak lehenetsi beharko lituzkete eta zergak ordaintzeko modu progresiboak aukeratu. Diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen karga ekonomikoak diru-sarrera handiak dituztenei transferitzeko, desberdintasuna murrizteko eta munduak karbonoaren neutraltasunerako eta iraunkortasunerako trantsiziorako behar duen azpiegitura ordaintzeko. Xahuketan oinarritzen den turismoak zerga bereziak eskatzen ditu batez ere oinarrizko ondasunei dagokionez. Kontsumoaren jaitsiera emateko eta luxuaren aspirazioa desegiten has dadin publizitatea murriztea eta mailakatutako zerga berrien ezarpena aukera ona izan litezke, beti ere biziraupenerako ondasunak libre utziz. Adibidez, energiaren kostuak progresiboak izan litezke, kontsumo-maila altuagoetan unitateko gehiago kobratuz.


​Nahikotasuna

Nork definitzen ditu beharrizan faltsu horiek? Zeren arabera edo noren mesedetan? Sistema kapitalistak "beharrizanak" sortu dizkizu, eta luxuzko bizimoduak sortu eta idealizatu ditu. Luxua aspirazio da gure gizarteetan. Baina, luxu hori gutxi batzuentzat bakarrik dago eskuragarri, elkarren arteko lehia eta desberdintasunak areagotzen dituen sistema batetan. Desberdintasun sozialak murrizte aldera eta larrialdi klimatikoa leuntzeko nahikotasunaren balioa errekuperatu nahi dugu. "Gero eta gehiago, hobeto" delakoaren ideia oso zabalduta dago gizarte kapitalistetan, baina, errealitatean oso gauza gutxik jarraitzen dute arau hori.​​​​​​ Herrialde industrializatuen garapena bera, BPG altua duten horiena, gehiegizkoa da, neurri gabekoa. Gehiegikeriaren gizartean (Herrero, Cembranos eta Pascual, 2011) ezinbesteko gauza gehienak urritu egiten dira.

Desira edo nahi horien aurrean beharren definizio eta asetzea nahikotasunaren eskutik doa. Nahikotasuna ez da austeritatea, ariketa konszientea baizik. Goitik behera ezarritako "beharrak" egiturazko arazoa dira eta guk ere neurrigabeko kontsumoak ditugu. Orain arte gutxieneko soldataz edo gutxieneko zerbitzuez hitz egin bada, zentzua eukiko luke gehiegikeria murriztea, jabetzak mugatuz, gehieneko errentak jarriz, edo kontsumoari neurria jarriz (ura, gasolina, CO2 isurketak, hondakinak). Kontsumoaren jaitsiera antolakuntza modu berrien bitartez egin liteke egiturazko arazoari erantzun komunitarioa emanez. Hori da defendatzen dugun funtseko urrats bat. 

Nahikotasuna, beraz, beharrezkoa dena (eta ez gehiago) kontsumitzean datza, gizakien arteko eta naturarenganako osagarritasuna eta bizikidetza errespetatuz. Helburu apalak bilatzen badira, erraza da oparotasunean bizitzea. Ondorioz, oinarrizko beharrak identifikatu behar dira, eta horiek asetzeko sistemak aldatu, gutxiago eta hobeto kontsumitzeko (Acosta, 2012). Funtsezko beste urratsa.

Arreta norbanakoetan bakarrik jarri behar ez badugu ere, gehiegikerirako joera gure artean udan nabarmentzen denez, kanpaina honetan horri ere erreparatu nahi diogu. Lurraldeari loturiko turismoaren alde, eta ustiaketan eta ondasunen xahuketaren turismo ereduaren kontra. Zeren bila goaz atzerrira ihesi, gure lurraldea eta historioa apenas ezagututa? Lan prekariotik ihesi, hamaika hilabeteetako milaka lan orduetatik ihesi, ingurune artifizializatuetatik ihesi, teknologiak areagotzen duen abiadura eta hiperkonektibitatetik ihesi... lekuak kontsumitzen ditugu. Deskantsurako eskubidea eta deskonektatzeko eta norberarentzako denbora izatearen funtsa ez luke opor fosilista eta neurrigabeko kontsumoetan oinarritua egon beharko. Zaurgarritzen gaituelako eta beste batzuk zaurgarritzen eta prekarizatzen ditugulako.

Bizimodu apalak eta sinpleak pobretzat jo zituen kultura "desarrollistak" edo garapenaren aldekoak, mespretxatu eta iraintzen ditu. Aldiz, bizimodu horiek ez ditu biziraupena eta duintasuna arriskuan jartzen, bizi erritmo naturalekin koherentzian eta naturaren mugen barruan daudelako. Zelan harremanduko gara gu geu uda honetan bisitatzen dugun tokirekin? Lortuko ahal dugu oporretan beharrezkoa zaigun atseden eta erritmo jaitsiera? Gai izango ote gara mobila amatatu eta benetako deskonekzioa egiteko? Hare gehiago, ihesa saiheste aldera, joko dugu oinarrira? Ausartuko gara lana banatzen eta gure auzoak birnaturalizatzen? Aisialdi ez kontsumistaren alde egingo dugu eta harremanak eta pertsona oro denon artean zainduko ditugu? Exijituko dugu oinarrizko zerbitzuak sostengatuko dituen irabazien birbanaketa?
​
Ez ote dira aldaketa horiek bizitza oparoa ernaltzeko lur emankorra sortuko dutenak? Zentzu horretan, zer da aberastasuna? Ondasun material gutxiko, baina, harreman-ondasun handiko aberastasun batez ari gara. Gu sinistuta gaude kontsumo gutxiagoko gizarteek ongizatean eragin positiboa izango dutela. Horrek esan nahi baitu soldatapeko lan gutxiago egin behar izatea, eta ondorioz, bizitza sozial, kultural eta politikorako denbora gehiago izatea, edota zaintza lanetarako. Nahikotasun materialak errealizazio pertsonal zein kolektiborako aukera zabaltzen du. Zer da desiragarriagoa? Esplotatuta bizi ihes egin behar izateko, edo motelago eta ingurune naturaletik hurbil bizi arineketan hanka egin behar ez izateko?
1 Comentario
Más información
Back to Blog

Bizitza duinen alde!

11/5/2024

 

Gaur, maiatzak 11, kalera atera gara Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak alternatiba ekosozial justuaren alde deitu duen mobilizazioan parte hartzera. Ehunaka lagunek eta hainbat eragile izan gara alternatiba ekosozial justua eta bizitza duinak aldarrikatzen. 

2023ko irailean "Su txikien itsasoa" topagunean 40 eragile sozial baino gehiagoren artean eredu ekonomiko, politiko eta sozialaren norabidea aldatzeko beharraz aritu ondoren, 7 ardatz adostu ziren: 

​1. Pertsona guztientzat planeta bizigarria
2. Pertsonak erdigunean jarriko dituen eredu ekonomikoa
3. Lanaren birbanaketa eta aitortza
4. Subiranotasunen sustapena
5. Pertsona guztientzako eskubidea
6. Gerra eta gastu militarraren igoerari uko egitea
7. Plangintza eta part-hartze demokratikoa

Bizitza duinen alde, norabidea aldatu!

0 Comentarios
Más información
Back to Blog

Alternatiba bat Mecanerrentzat

9/5/2024

 
Gaur agerraldi publiko batean parte hartu dugu urdulizeko Mecaner enpresaren atean. Mezua argia da: Mecaner itxi bada ere, borroka ez da amaitu. Makinek urdulizen jarraitzen dute eta berdin instalazioek.
Foto


Horregatik Mugimendu ekologistako zenbait eragilek, herri mugimendu anitzetako militanteok, industriako langileok, eskualdeko zenbait alkate eta zinegotzik, akademia munduko kide sorta batek eta eskualdeko bizilagunek eskari argia eguten diogu eusko jaurlaritzari:
  1. Mecanerren egingo denaren jarraipen batzorde bat sortu herritarren parte hartzearkin.
  2. Proiektu industrialen bat martxan jartzekotan, langileek aurkeztutako plan ekosoziala izan behar du oinarri.
  3. Suntxitutako enplegua berreskuratzea izan dadila lehentasuna.
Hala ere, agerraldia ez dugu horretara mugatu, maiatzaren 28an Urdulizeko Kultur etxean arratsaldeko 18:30etan egingo den bilerara gerturatzeko gonbitea zabaldu diegu Uribe Kostako gizarte eragile guztiei. Bilera honen helburua foro sozial bat eratzekoa izango da, non, demokratikoki eta denen parte-hartze aktiboaren bidez, gizarte-eraldaketa bidezko eta jasangarrirako eredu bat diseinatzen has gaitezkeen.
Bukatzeko, maiatzaren 11an Bilbon Alternatiba ekosozial justuaren aldeko mobilizazion parte hartuko dugula iragarri dugu eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu diegu.

Alternatiba bat Mecanerrentzat!

Foto
0 Comentarios
Más información
Back to Blog

HEMEN GAUDE!

4/5/2024

 
Gaur Jauzi Ekosoziala eragile ekologista berria aurkeztu dugu Eibarren!

Hausnarketa prozesuan zehar ateratako ondorioei jarraiki, Hego Euskal Herrian trantsizio ekosozial justu baten alde borrokatzeko jaio gara.

Gure xedea argia da: Larrialdi klimatiko eta ekologikoari aurre egiteko Euskal Herrian justizia sozialean oinarritutako trantsizio ekosoziala bultzatzea, borroka kulturala disputatuz eta gehiengoak artikulatuz.

Bide horetatik hiru helburu nagiusirekin sortu dugu eragilea:

  1. Trantsizio ekosozialaren inguruko gogoeta gizarteratzea. Irakurketa ekosoziala bermatzea ahalik eta esparru/sektore/gertakizun gehienetan borroka kulturala sustatuz.
  2. Ekologismoan aktibatuta ez daudenengana heltzea. Hau da, gehiengo soziala aktibatzea Trantsizio ekosozialaren bueltan antolakuntza zabal eta egonkortua lortzeko. Horretarako ekologismoa modu transbersalean lantzea gainontzeko eragile eta borroka sozialekin: sindikalgintza, mugimendu feministarekin, lgtbiq+ kolektiboarekin, antiarrazistekin, antikapitalistekin, euskalgintzarekin, ekonomia sozial eraldatzailearekin, etab.
  3. Alternatiba integral bizigarriak planteatzea; beti ere justizia sozialean oinarritua. Etorkizuneko Euskal Herri desiragarrien/bizigarrien aldeko alternatiben eraikuntzan urratsak ematea gaur egundik hasita, gure diskurtso propioa lantzea edo eratzea lehen urrats bezala.
Hemen dituzue gure sares sozialetarako estekak. Lan handia dugu aurretik. Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan eta batu zaitez borrokara!
0 Comentarios
Más información