Back to Blog
Ekologismo berriaren elkargune izateaz gain eskaintza zabalaz gozatzeko aukera emango du, besteak beste, hitzaldiekin, kultur ekitaldiekin eta solasaldiekin.
2022an antolatu ziren Euskal Herriko I. Ekotopaketak, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Bertan, Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanako bildu ziren, lurraldean ekologismo berriaren tresna bat sortzeko helburuarekin. Hemen sortu zen Jauzi Ekosoziala. Aurreko asteburuan, berriz ere, Sastrakan bildu ziren Jauzi Ekosozialeko kideak, asanblada orokorra aurrera eramateko, eta bertan II. Ekotopaketak aurkeztu zituzten. Duela bi urte gauzatutako Ekotopaketek eragile ekologista berria sortzeko, indartzeko eta Euskal Herriko beste hainbat eragilerekin saretzeko balio izan bazuten, oraingoan, ekologismo berria hedatzen jarraituko dutela adierazi dute, aldaketa posible egiteko aurrerapausoak emanez. Elkarguneen garrantzia azpimarratzen dute, hauek funtzio garrantzitsua baitute, besteak beste, hausnartzeko, antolatzeko eta saretzeko. Hau horrela, gonbidapena luzatzen dute martxoaren 28an eta 29an Arrasatera gerturatzera, “Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko” lelopean.
0 Comentarios
Más información
Dejar una respuesta. |