Back to Blog
Jauzi Ekosoziala X Mejillon Tigre19/7/2024
Desira edo nahi horien aurrean beharren definizio eta asetzeak nahikotasunaren eskutik joan behar du. Nahikotasuna ez da austeritatea, ariketa konszientea baizik. Goitik behera ezarritako "beharrak" egiturazko arazoa dira eta guk ere neurrigabeko kontsumoak ditugu.
Nahikotasunak, beharrezkoa dena (eta ez gehiago) kontsumitzean datza, gizakien arteko eta naturarenganako osagarritasuna eta bizikidetza errespetatuz. Helburu apalak bilatzen badira, erraza da oparotasunean bizitzea. Ondorioz, oinarrizko beharrak identifikatu behar dira, eta horiek asetzeko sistemak aldatu, gutxiago eta hobeto kontsumitzeko. Hemen duzue Mejillon Tigrte kolektiboak sortutako poemarekin batera Donostiako Alde Zaharreko kaleetan grabatutako bideoa. Turista turismofoboaren ideiaren eskutik, poemak dakigunaren eta egiten dugunaren arteko arrakala gure begien aurrean jartzen du.
0 Comentarios
Más información
Dejar una respuesta. |