EUSKAL HERRIKO II. EKOTOPAKETAK
Martxoak 28-29, Arrasaten
TRANTSIZIO EKOSOZIALA HOBETO BIZITZEKO!
ORAIN EZ DA BERANDU HOBETO BIZITZEKO!
2022an antolatu ziren Euskal Herriko I. Ekotopaketak, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Bertan, Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanako bildu ziren, lurraldean ekologismo berriaren tresna bat sortzeko helburuarekin. Hemen sortu zen Jauzi Ekosoziala. Aurten, berriz ere, Sastrakan bildu gara Jauzi Ekosozialeko kideok, asanblada orokorra aurrera eramateko, eta bertan II. Ekotopaketak aurkeztu ditugu. Duela bi urte gauzatutako Ekotopaketek eragile ekologista berria sortzeko, indartzeko eta Euskal Herriko beste hainbat eragilerekin saretzeko balio izan bazuten, oraingoan, ekologismo berria hedatzen jarraituko dugu, aldaketa posible egiteko aurrerapausoak emanez. Elkarguneen garrantzia handia dute, hauek funtzio garrantzitsua baitute, besteak beste, hausnartzeko, antolatzeko eta saretzeko. Hau horrela, gonbidapena luzatzen dugu martxoaren 28an eta 29an Arrasatera gerturatzera, “Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko” lelopean. |