Zer da Jauzi Ekosoziala?
Hego Euskal Herriko ekologismoak jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ematea xede duen gizarte mugimendu kultural eta ekintzailea gara. Ekosoziala terminoa erabiltzen dugu, ulertzen baitugu krisi ekologikoa krisi soziala dela: sozioekonomikoa kausetan, sozioekonomikoa ondorioetan. Denontzat etorkizun desiragarria eta bizigarria izateko trantsizio ekosozial justua nahi dugu, horretarako ekologia kezka sozialen erdigunean jarriz eta pausu errealak emanez.
XEDEA
Larrialdi klimatiko eta ekologikoari aurre egiteko Euskal Herrian justizia sozialean oinarritutako trantsizio ekosoziala bultzatzea, horretarako borroka kulturala disputatuz eta gehiengoak artikulatuz
HELBURUAK
Trantsizio ekosozialaren inguruko gogoeta gizarteratzea. Irakurketa ekosoziala bermatzea ahalik eta esparru/sektore/gertakizun gehienetan borroka kulturala sustatuz.
Ekologismoan aktibatuta ez daudenengana heltzea. Hau da, gehiengo soziala aktibatzea Trantsizio ekosozialaren bueltan antolakuntza zabal eta egonkortua lortzeko. Horretarako ekologismoa modu transbersalean lantzea gainontzeko eragile eta borroka sozialekin: sindikalgintza, mugimendu feministarekin, lgtbiq+ kolektiboarekin, antiarrazistekin, antikapitalistekin, euskalgintzarekin, ekonomia sozial eraldatzailearekin, etab.
Alternatiba integral bizigarriak planteatzea; beti ere justizia sozialean oinarritua. Etorkizuneko Euskal Herri desiragarrien/bizigarrien aldeko alternatiben eraikuntzan urratsak ematea gaur egundik hasita, gure diskurtso propioa lantzea edo eratzea lehen urrats bezala.