2021etik daramagu honako kontraesanari bueltaka: XXI. Mendea gehien determinatuko duen faktorea krisi ekosoziala da. Aitzitik, Hego Euskal Herrian ez dago mugimendu ekologista edo ekosozial gihartsurik, ez behintzat, erronkak eskatzen duen adinako indarrik ez artikulaziorik. Gure erronka handiena izanik, horri heltzeko ordua da: ekologiaren garaia da!
Kezka horri jarraiki, 2022ko urrian Ekotopaketak ospatu genituen Portugaleten, gure ustez, mugarri txiki bat izan dena. Topaketa horietan gai ekosozial anitzez eztabaidatzeaz gain, honako galdera planteatu genion bertaratutako jendeari: behar al du euskal ekologismoak tresna berri bat? Asanblada handi batean gehiengo zabalak baiezko erantzuna eman zion eta adostu zen Ekotopaketen ondotik dinamika berri bat abiatuko zela. Horrela sortu ginen, 2023ko urtarrilaren 17an.

Ekotopaketak 2022ko Irailaren 31 eta Urriaren 1-2an ospatu ziren Portugaleteko Sastraka espazioan. Ekotopaketak. Azken krisia, gure garaia! izan zen erabili genuen leloa, eta ekologismoaren dimentsio bikoitza biltzen du: batetik, krisi egoera larria salatzea. Izan ere, datozen urteetan pairatuko dugun krisia (are, jada sentitzen hasi garena) ez da izango aurrekoak (1929, 1973, 2008...) bezalakoa. Akaso, gure zibilizazioaren azken krisi sakon eta luzean sartzen hasiak gara. Alabaina, etorkizuna ez da derrigor grisa: berdea izan daiteke, asko baitago jokoan: igotzetik uzten den zentigradu bakoitzak, kontserbatzen den lur zati bakoitzak merezi du. Hortaz, inoiz baino gehiago, gure garaia da, borrokatzeko garaia.
Ekotopaketak arrakastatsuak izan ziren. Kuantitatiboki gure aurreikuspenak gainditu ziren: 500dik gora pertsona pasa ziren ekologiari bakarrik dedikatutako jardunaldi horietatik. Baina, kualitatiboki ere helburuak bete genituen: sektore berriak erakartzea (350 pertsona ez zeuden kolektibo ekologista batean militatzen; hurbildutakoen erdia emakumeak izan ziren; gazte asko...), jendea ilusioz eta positibo ateratzea, egun batzuez krisi ekosoziala agendaren erdigunean jartzea... Eta igandeko asanbladan jendearen %97k ongi ikusi zuen tresna berria sortzea.
Ekotopaketak mugarri txiki bat izan ziren guretzat. Orain, teoriatik praktikara, kaleetara, jauzi egitera gatoz.

Gaur egun, Hego EHko lau lurraldeetan taldeak sortzen diardugu Ekotopaketetan bildutako indarra pixkanaka lurreratze asmoz. Trasbertsalak izatea bilatzen dugu, eta beraz, genero, lurralde, adin, lanbide eta ideologia aniztasuna barnebiltzea, beti ere irakurketa ekosoziala partekatzen delarik. Gure desira da akademiako, herri mugimenduetako eta jendarte zabaleko kideek proiektu honetan bat egitea.