GURE IZAERA
#Jauzi
HEGEMONIARI LEHIA
Egun hegemonia ekozida batean bizi gara: krisi ekologikoa sakontzea eguneroko aktibitate ohikoa da, normalitatea da, kapitalismo fosilaren inertzia estrukturala. Hego EHko ekologismoan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ematea da gure nahia.
ERALDATZAILEA
Jauzik ekologismo eraldatzailea praktikatzen du, eta eraldatzeko bi hankekin ibili behar da modu orekatuan: salatu eta proposatu. Etorkizuneko Euskal Herri bizigarrien aldeko alternatiben eraikuntzan urratsak ematea gaur egundik hasita
AKTIBISMO BERRITZAILEA
Borroka modeak deseraikitzea, apurtzea, desnormatibizatzea bilatuko dugu, mundu berri baterako ekintza berriak behar baititugu.
ZORROZTASUNA ANALISIAN
Jauzin errealitatearen analisi zorrotz eta konplexua ditugu iparorratz, ez bakarrik diagnosi zehatzak egiteko, baizik eta estrategia eta bideorriak pentsatzeko ere.
EKIN LOKAL
Ekologismoaren printzipio ezagunetako batek dio pentsatu global, ekin lokal eta Jauzin ere halaxe diardugu, Euskal Herritik mundura.

#Eko
LARRIALDIAN GAUDE
Bizi dugun krisia anizkoitza da, ingurumenaren kolapsoak, zaintzen krisia, desegonkortasun ekonomikoa, krisi energetikoa edota nekazaritzaren krisia, elkar eraginean ulertu behar ditugu. Krisi ekosozialari modu transbertsalean aurre egin behar zaio.
ETORKIZUN BIZIGARRIA
Orain, gainean dugun trantsizio ekosoziala indarrez bultzatzeko garaia da, lapurtu digutena berreskuratzera goazelako:
gure etorkizun bizigarria.
DESAZKUNDEA
Desazkundea bizitza bizigarriagoak posible egiteko aukera da, eta horretarako, trantsizio justu baten eskutik joan behar da, bidean inor gelditu ez dadin.
BURUJABETZA
Herri bezala ura, elikagaiak eta energia sortzeari, banatzeari eta kontsumitzeari buruz erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu, hartutako erabakiak gure baldintza ekologiko, sozial, ekonomiko eta kulturaletarako egokiak izan daitezen, betiere erabaki horiekin hirugarrenei kaltetzen ez badiegu.

#Soziala
JUSTIZIA SOZIALA
Kontzientzia ekosoziala handitzea bilatzen dugu, eta, horretarako, garrantzitsua da kapitalismoa eta neoliberalismoa krisi ekologiko eta sozialaren erantzule gisa aipatzea, eta, beraz, bizitza bere osotasunean erdigunean jarriko duen paradigma berri bati bide eman behar dioten sistema gisa.
PENTSATU GLOBAL
Herrien arteko elkartasuna sustatu nahi dugu, eta arduraz ekin bideari, esan bezala, guk Euskal Herrian eragiteko helburua dugun arren, horrekin bakarrik ez dugulako munduaren biziraupena bermatuko.
EKOFEMINISMOAK
Etorkizun desiragarria bilatzen duen ekologismoa lantzen dugu. Bizitzak, guztiak, erdigunean jarriko dituen zibilizazio berri hori sortzeko.
BORTIZKERIA EZA
Gaitzesgarriak eta kaltegarriak kontsideratzen ditugu pertsonen kontrako inolako bortizkeria fisikoak. Jauziren ekintza oro bere balio taktiko eta estrategikoaren arabera izango da baloratua.